2017(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

XIV. KOLDO MITXELENA IKERKETA BEKA



Beka hau bi urtetik behin deitzen da, Koldo Mitxelena bizitza euskarari buruzko lan eta ikerketari eskaini zion filologo errenteriarrari.
Errenteriako udalak deitzen duen “Koldo Mitxelena” Ikerketa beharen XIV. edizioaren helburua da euskal kulturari buruzko ikerketa oro har, eta Errenteriako kultura eta gizartea, bereziki, sustatu eta bultzatzea.

Proiektua, ikerketa lana eta bestelako txostenak gutxienez euskaraz egin gehar dira.

Aurtengo edizioan Errenteriako hizkuntza-aniztasuna jarri nahi du langai.
Emango den bekaren diru zenbatekoa 20.000 euro izango da.

Beka norbanakoek zein horretarako osatutako lantaldeek eskatu ahal izango dute. Bigarren kasu horetan, Udalaren aurrean ordezkari izango den ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
Eskaerak eta gainerako agiriak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 16a arte egongo da zabalik.

Bekaren iraupean gehienez 20 hilabetekoa izango da, beka adjudikatzen den egunetik hasita.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina