2017(e)ko abenduaren 19(a), asteartea

OLENTZEROARI GUTUNA

HERRITARRENTAZAKO INFORMAZIO KIOSKOA JARRI DU UDAL LIBURUTEGIAN

Funtzioak:  Herri eta Toki Administrazioekin harremana eta gestioakSMSak eta E-Postak bidaltzea, Web kamera erabiltzea, sinadura elektronikoko txartelen irakurgailua eta USB ataka, dokumentuak inprimatzeko aukera, eta abar.

Terminalak Interneterako sarbidea, informazioa eskuratzea eta Herri Administrazioekin gestioak burutzea erraztuko dituen sistema ere badu. 

Teknologia berri guztietarako sarbide irekia eskaintzen du, ordenagailurik ez dutenek kiosko honen bitartez aukera izan dezaten. Erabilera, ukipen-pantailari esker, oso erraza da.

Ekimen honek, Administrazioa herritarrei hurbiltzeaz gain, sendotu egiten du Toki Administrazioa azken urteotan garatzen ari den teknologia berriei buruzko modernizazio plana. 

Doako zerbitzua

Horrelako informazio kioskoek ahalbidetzen dute sinadura elektronikoko txartelaren bidez kudeatzea Toki Administrazioarekin egin beharreko tramite ugari; baita Web kameraren bidezko komunikazioa ere. Informazioa deskargatzeko USB ataka dute eta, behar izanez gero, dokumentuak inprimatzeko aukera ere ematen du. Kioskoaren funtzioak, besteak beste, doako posta elektronikoa erabiltzea dira. Zerbitzua doakoa da.


 

GABONETARAKO GIDA

Urtero  legez, BEGEL , Gipuzkoako Eskola Liburutegiko blogetik, Gabonetarako irakur gida proposatzen digute. Euskaraz gaztelaniaz eta ingelesez argitaratutako libruak dituzue. Adinaka sailkatuta daude eta denak dira interesgarriak.




IRAKURZALETASUNA SUSPERTZEKO BALIABIDEAK/RECURSOS PARA DINAMIZACIÓN LECTORA

Irakurzaletasunaren susperketarako baliabideak 

Hilabete honetan, oporraldia dela eta denbora izango dugulakoan,
 irakurzaletasuna piztera gonbidatu nahi zaituztegu, esperientzia aberasgarri bihur dezan.   

Hemen topatuko duzue horren inguruan informazio guztia


2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena

ASTEBURUETAN BIBLIOTEKA ZABALIK EGONGO DA OTSAILERA ARTE

Udal Biblikotekak ikasleei ikasgela zabalduko die azterketa garaian. Horrekin batera, Plan Estrategikoak herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea hobetzea aurreikusten duela eta, liburutegiak, informazioa, mailegu zerbitzua eta eguneroko prentsa ere eskainiko ditu. Azaroaren 25tik dago zabalik asteburuetan biblioteka eta hala mantenduko dute otsailaren 4ra bitartean.
Ordutegia ondokoa da:
Larunbatetan: 09:30 – 13:30 / 15:00 – 19:00.
Igandeetan: 09:30 – 13:30.

“YTUQUEPINTAS” KONPAINIAK “HAREAZKO AMETSAK” HAURRENTZAKO ANTZEZLANA ANTZEZTUKO DU

Eguna: abendua 15 (ostirala).
Lekua: Niessen Kulturgunea.
Ordua: 18:00.
Sarrera: 3 euro.
Hareazko ametsak” lanarekin, bere eskuak eta hondarra bakarrik erabilita, Borja Gonzalezek bi pertsonen bizitza irudikatzen du: haurtzaroan sortzen zaizkigun ametsetatik, heldutasuneko esperientzietatik pasa eta bizitako esperientziak ematen digun egiazko ikuspegia arte. Marrazkiz marrazki, emozioz betetako uneak biziko ditu ikusleak, munduko toki ezberdinetara bidaiatuko du eta bere sentimentuen eta oroitzapenen hausnarketa egingo du.
Fitxa artistikoa
- Egiletza: Borja González.
- Zuzendaritza: Borja González / Julio Hontana Moreno.
- Antzezleak: Borja González, Roc Sala Coll.
- Eszenografia: Borja González / Joaquim Arago.
- Jantziak: Ytuquepintas.
- Musika: Roc Sala Coll.
- Argiztapena: Joaquim Arago.
- Soinua: Joaquim Arago.


IRAKURLEAREN KLUBA


Euskararen egunean egiten dugun ekintza da. Ekintza honek bi helburu izango lituzke, alde batetik ikasleen arteko irakurmenaren zaletasuna bultzatzea eta bestetik liburuen kritikak sortzea.

Gelako ateetan ikusgai dauden iragarkietatik (liburuaren azala, laburpena, non eta noiz izango da irakurmena) ikasle bakoitzak titulu bat aukeratu beharko du gero liburu hori entzun ahal izateko.

Liburuen kritiken ezaugarriak kontuan hartuz, bakoitzak entzun duen liburutik gomendioa sortuko du, pasabideetan kokatutako oholetan itsatsiko dugu irakurlegeek kontuan izan dezaten.

2017(e)ko azaroaren 16(a), osteguna

HERRIEN ASTEA

Harresiak desegin eta harreman askatzaileak eraikitzeko


23. aldia du aurten Herrien Asteak. Harresiak desegin, harreman askatzaileak eraikileloarekin dator. Mikelazulo Kultur elkarteak antolatu du azaroaren 20tik 26ra, eta egitarau zabala prestatu dute egun horietarako. Egitarauaren berri emateko aldizkaria baliatu dute aurten, eta egitarauaz gain, zenbait kolaborazio bildu dituzte bertan, Melilla, Alemania, Lampedusa zein Errenteria-Oreretatik heldutako kolaborazioak, hain zuzen.

Egitaraua:
Azaroak 20: Ahalduntze tailerra, Labea antzerki eskolako kideentzat,  Xenpelar etxean; 19:00-21:00. Gorputz ariketen eta automasaia tekniken bidez norberaren indarra eta taldearena birrezagutzea du helburu. Ikastaroak erlaxazio eta mugimendu atalak ditu. (Bi pilota eta koltxoneta edo estalki bat eraman).
Azaroak 21: Ahalduntze tailerra, irekia, Xenpelar Etxean. 19:00-21:30. Gorputz ariketen eta automasaia tekniken bidez norberaren indarra eta taldearena birrezagutzea du helburu. Ikastaroak erlaxazio eta mugimendu atalak ditu. (Bi pilota eta koltxoneta edo estalki bat eraman).
Azaroak 22: Yoshi Hioki, ipuin kontalari japoniarra. Ipuin japoniarrak hitzez eta ixiltasunez osatutako irudiak dira. Bizitzaren alaitasuna eta tristura islatzen dute.
Mikelazulon, 11:00etan. Koldo Mitxelena ikastetxeko haurrentzat.
Arkaitza tabernan, 19:30ean.
Azaroak 23:  Estas guerras son muy nuestras, liburu aurkezpena, Mikelazulon, 19:30ean. Egileak: Gasteizko Taldea.
Azaroak 24: Linbo planeta, haurrentzako antzerkia, 18:00etan, Niessen aretoan. Dejabu Panpin Laborategia. Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerra hondamendiak? Errefuxiatu kanpamendu abandonatua? Nork daki. Galaxia honetako beste planeta bat?
Azaroak 24: Hunab Ku, dantza ikuskizuna, Kuadrilategi egitasmoko kideentzat.
Azaroak 25: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna. 20:30ean, Mikelazulon, kontzertua. Mounqup. Mounqup musikariak eskeiniko du kontzertua. Frantzian jaioa, Galizian hazi eta Ourenseko herri txiki batean bizi da. 15 urtekin musikan sartua, jazz, elektronika eta folk lotuz. “Björk galiziarra” gisa ezaguna da.
Azaroak 26: Dokumentala, El síndrome del vinagre, Mikelazulon. 19:00etan. Guatemala. Desgertutako senideen bila dabiltza…Bitartean milaka kilometrora Butoh-ren bidez emakume batek bere samina dantzan jartzen du. Lehen eta orain, emakume antolatuak, errautsak astintzen ari diren sumendiak.

2017ko EUSKADI LITERATURA SARIEN IRABAZLEAK

Hilabete dela jakinarazi zituzten 
sarituak, baina astelehenean egin zuten sariak banatzeko ekitaldia, Bilboko Azkuna zentroan eta hauexek, zazpi modalitateetan sarituak:

a) Euskarazko literatura: Asier SerranoLinbotarrak, olerki liburuagatik.
b) Gaztelaniazko literatura: Fernando AramburuPatria, azken berrogei urteotako euskal gizartea zehaztasun handiz irudikatzen duelako, erritmo arinez.
c) Euskarazko haur eta gazte literatura: Leire Bilbao, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk, aproposa gure umeentzat.
d) Euskarazko literatura itzulpena: Matias Mugica, François Villon Erdi Aroko poeta frantziarrak idatzitako moldeen parekideak bilatuz osatu du haren testuen itzulpena:"Testamentua", 7+6 silabako zortzi bertso-lerroko ahapaldietan, jatorrizkoaren errima berdin-berdina bilatu beharraz testua eta edukia larregi eraldatu gabe.Itzulpen hau bitxikeria handia izan da.
e) Literatura lanaren ilustrazioa: Mikel Valverde,  Javier Ruiz Taboadaren Versos de deportes liburuan, ilustrazio freskoak egiten ditu, umore ukitu handia eman eta testuaren irakurketa paraleloak eskaintzen dituzten eszena txikiak sortuta.
f) Euskarazko saiakera: Arantxa Urretabizkaia,Bidean IkasiaHondarribiko alardeari buruz, arazoa barrutik eta bere ondorio larri guztiekin ezagutu duenaren lekukotza eskaintzen du.

g) Gaztelaniazko saiakeraAnder Izagirre, Potosí  liburua, prosaren kalitateagatik eta literatura-baliabideen erabilera egokiagatik; baita aparteko aberastasunaren eta pobrezia izugarrienaren mekanismoak azaltzen diren moduagatik. Miseria erakusten bada, miseria hori sortzen duten mekanismoak erakutsi behar dira, nork irabazten duen zapalkuntza horrekin. Liburuan, indarkeria dago. Katearen amaieran meategian lan egitera sartzen den hamabi urteko neskato bat dago.

Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria jasoko du, eta 4.000 euro gehiago jasoko ditu lan saritua beste hizkuntza batean argitaratuz gero. Hauekin batera «Liburu Nabigatzaile» eskulturaren ale bana jaso dute.

2017(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

ELKAR ALDIZKARIAREN 49. ALEA



"Elkar" argitaletxeak argitaratzen duen 49. alea PDFan, 2017ko udazkenekoa, sarean dago jadanik.

Ale honetan dira, besteak beste:

HAURREN HEZIKETA EMOZIONALA LITERATURAREN BIDEZ Juan Carlos Alonso
EDUCAR SIN GRITAR, ALBA CASTELLVÍren liburua
EZAGUTZA LIBURUAK: EGIPTOMANIA, Emma Giulianena
Gazteak literaturara zaletzeko bideak
AUGE DEL MÉTODO PEDAGÓGICO MONTESSORI Ainara Gorostitzu, Teresa Sala
LEIRE BILBAO Gerraz eta heriotzaz, Pikondoaren baladan
KOMIKIAK, literaturzaletasunerako bide?
Euskara-ikasleentzako gramatika praktikoa
JÓVENES Y HÁBITOS DE LECTURA: SAGAS Xabier Etxaniz Erle
IZEN PROPIOAK: Miren Agur Meabe · Alba Castellví Jasone Osoro · Igor Leturia · Miel Anjel Elustondo · John Andueza

EL TEMPLO DE LAS MIL PUERTAS



El Templo de las Mil Puertas doako eta bi hilabetetik behin plazaratzen den gazte-literaturari buruzko aldizkaria da.

Aipamenak, elkarrizketak, erreportajeak eta liburuen berri ematen duena. Sarean dago aldizkariaren abuztuko alea, 59.a. Helbidea ziztatuz gero, irakurri ahal izango duzu:

http://www.eltemplodelasmilpuertas.com/

Edukiak

Libros que no leerás en español (al menos por ahora) Spellslinger
Entrevista a... Morgan Matson
¿Solo para adultos? Espérame en la última página
Reseñas por el mundo Atados a una estrella
Del papel a la pantalla Si decido quedarme
Autores de ayer Maurice Sendak
El reportero recomienda... Cielo abajo
Reseñas de novedades Selección de libros comentados

2017(e)ko urriaren 23(a), astelehena

2017ko LITERATURAKO NOBEL SARIA







Kazuo Ishiguro idazlebritainiarrak irabazi du 2017ko Literaturako Nobel saria. Nagasakin jaio zen 1954. urtean, baina sei urte besterik ez zituela Ingalaterrara joan zen bizitzera.Ipuingintzan aritzen bada ere, nobelagile sena da nagusi. Gaur egungo autorerik esanguratsuenetako bat da ingelesezko fikziozko literaturan, eta bere obra 40 bat hizkuntzatara itzulita dago (euskarara, ez) . Hiru nobela zinemarako egokitu dituzte: Egunaren azken hondarrak , Anthony Hopkins eta Emma Thompson aktoreak protagonistak zituela, Ez nazazu sekula joaten utzi ,horien artean.Beti ez da horrela izaten, baina aurtengo honek orokorrean literatur zaleek poztu egin ditu.

HANDIA





Migel Joakin Eleizegi “Altzoko Handia”-ren mitoa pantaila handira eraman dute.

Istorioa Altzoko erraldoiaren bizipenetan oinarritua dago. Lehen Karlistaldian borrokatu ondoren, Martin, familiaren baserrira bueltatuko da, eta han, harriduraz deskubrituko du haren anai txiki, Joakin, ohiko baino askoz altuagoa dela. Jende guztiak "munduko gizonik altuena" ikusi nahiko duela konbentziturik, bidai luzea egingo dute biak Europan zehar, eta ondorioz, lortutako diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua
Ez da bere biografia: bi anaiaren arteko adiskidetasun istorioa da. Ezaugarri berezia da anaietako batek aldaketa bortitza jasaten duela eta horrek biei eragiten diela. Oso oinarrizko sentimenduetara jotzen duen pelikula da. Elkarrekin bizitzea dute patu, bakoitzak bide diferenteetatik jo nahia, berriz, kondena. Ordezkatzen dituzte bizitzea egokitu zaien garaiaren bi jarrera kontrajarri: Migel Joakinek ez du aldatu nahi, baina bere gorputzak ez dio beste aukerarik uzten, etengabe hazten ari da, izugarri, munduan parerik gabe. Martinek bai, beste zerbait bilatzen du, Amerika du amets, baserria atzean utzi nahi du gerra karlisten ondoren, baina bala batek ezinduta utzi dion besoarekin ezin du.

Donostiako Zinemaldian Epaimahaiaren Sari berezia jaso du.




BADUGU HERRIAN EUSKARAZ IKUSTEKO AUKERA

2017(e)ko urriaren 10(a), asteartea

GURE GAZTETXOAK ITZULTZAILE HANDIAK



            Non:                           Udal Liburutegian eta  Bizarain ikastetxeko liburutegian.  
            Ordutegia:                 18:00 – 20:00           

            Noiz:                           1go saioa azaroaren 22an  eta bigarrena azaroaren 23an                                  

   



2017(e)ko urriaren 2(a), astelehena

HELDUENTZAKO IPUIN KONTAKETAK





Errenteriako Bibliotekak helduentzako bi ipuin kontaketa saio antolatu ditu. Biak Madalen kaleko Xenpelar etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan.
1. saioa: urriaren 3an: Alekos (Kolonbia)
2. saioa: urriaren 4ean: Ruben Martinez (Venezuela)
2015etik Hernaniko Udalak eta AMHER, Hernaniko elkarte multikulturalak elkarlanean antolatzen duten “Hernani hitzetan: Poesia, kontuak eta kantuen kulturarteko astea ” ekimenarekin bat egiten du horrela Errenteriako Bibliotekak . Jendearen arteko hartu-emanak eta elkarrekiko gerturatzea erraztea, eta baita bertan bizi diren etorkinen integrazioan laguntzea da ekimen honen xedea.

La Biblioteca de Errenteria ha organizado dos sesiones de cuentos para personas adultas. Las dos serán en la casa Xenpelar a las 19:00 h.
1ª sesión: martes 3 de octubre : Alekos (Colombia)
2ª sesión: miércoles 4 de octubre : Rubén Martínez (Venezuela)

Esta actividad se une a la iniciativa “Hernani hitzetan : Semana intercultural de poemas, cuentos y canciones” que organiza desde el año 2015 el Ayuntamiento de Hernani junto a AMHER, Asociacion multicultural de Hernani, y cuya finalidad es reunir alrededor de la narración, la poesía y la música a personas de diferentes orígenes y culturas que conviven en Hernani con el propósito de favorecer el acercamiento y el intercambio mutuo.


2017(e)ko ekainaren 12(a), astelehena

MEDIATEKAK ARRISKUAN

Ondoren  ikus ahal izango duzue, Zuhaizti eskolan grabatu duten bideoa eskolako mediateken inguruan. Ahalik eta esparru gehienetan zabaltzeko asmoa daukagu eta espero dugu zerbaitetarako baliagarria izatea: mediatekako arduradunaren irudia mantentzea, alegia.


2017(e)ko ekainaren 2(a), ostirala

Nur eta herensugearen tenplua' zineetan

Gaur ostirala, ekainak 2, estreinatuko da Toti Martinez de Lezearen izen bereko liburuan oinarritutako luzemetraia. Filma Juanba Berasategik zuzendu du. Juanba aitzindaria izan da euskal animazioan, eta duela hilabete hil aurretik egina utzi zuen bere azken film hau.
Espainiako eta Kataluniako zinemetan ere estreinatuko dute filma, egun berean. Eta Ekialde Hurbilean ere zabalduko dutela azaldu dute.


Nur gurasoekin Txinara joan eta jolas-parke erraldoia batean lagun baten urtebetetzea ospatzen ari diren bitartean, egun horretako protagonista desagertuko da. Haren bila labirinto batean murgildu dira, eta handik ateratzeko, asmakizun guztiak ebatzi beharko dituzte. GOGORARAZI NAHI DIZUEGU NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA NURREN BESTE HAINBAT TITULUEKIN BATERA ESKOLAKO LIBURUTEGIAN DUGULA.

2017(e)ko maiatzaren 30(a), asteartea

2017(e)ko maiatzaren 18(a), osteguna

IKASGELA UDAL LIBURUTEGIAN AZTERKETA GARAIAN

Unibertsitatean bezala, Errenteriako Udal Liburutegiak asteburuetan ikasgela irekiko du.
Ikasleek garai honetan behar izaten dituzten ikasteko tokien eskaerari erantzuteko, ikasteko gelak ireki eta ixteko ordutegiak egokitu dira azterketa garaian.
Eskaintza honetaz gain Plan estrategikoaren arabera, non herritarrei ematen zaizkien zerbitzuen kalitatea etengabe hobetzera bideratzeko aurreikusten den, Udal Liburutegiak zerbitzu hauek ere emango ditu: informazioa, mailegua, eguneroko prentsa…
Hortaz, maiatzaren 13tik, ekainaren 25era arte honako hau izango da ordutegia:
Larunbatetan: 9:30-13:30 eta 15:00-19:00
Igandetan: 9:30-13:30

KOADRO BAT TESTU ANITZ: GERNIKA

Badira 11. urtea Koldo Mitxelena Eguna ospatzeko proiektu hau aurrera eramaten dugula. Zertan datza proiektu hau? Koadro beretik abiatuz testu eta artelan desberdinak ekoiztea.
Gela bakoitzak koadroaren jatorrizko kopia bat izango du. Hori gordeta egongo da aurkezpena egin arte. Koadroaren aurkezpena egiteko estrategia desberdinak erabiliko dira ikasleen adina kontuan hartuta.
Koadroa oinarria izanda eta teknika desberdinak erabiliaz, dimentsio desberdinetako artelanak egingo dira.

Bestalde, artelana ipuin desberdinak sortzeko euskarri bilakatuko da. Egindako lan guztia Koldo Mitxelena Egunean ikus ahal izango duzue.
Aurten aukeratutako koadroa "Gernika" 

Gure artalanak ikustera gonbidatzen zaituztegu larunbata honetan, hilak 20. 

2017(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

2017(e)ko maiatzaren 9(a), asteartea

ERRENTERIAN 11 KOLORE MAIATZAREN 19an OSPATUKO DA

Datorren maiatzaren 19an, ostirala, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko dabigarren aldiz. Hori dela-eta Errenterian arratsaldeko 18:00etan Zumarditik Kultur aniztasunaren aldeko erritmoz beteriko martxa koloretsua abiatuko da Koldo Mitxelena ikastetxeko (Biteri) patiora. Izan ere, kultur aniztasunak aberastu egiten du, eta horren erakusle argia da gure herria, egun 80 jatorri baina gehiagotako jendea biltzen baitu.
Prestaketa eta ekintza ugari
Behin martxa Koldo Mitxelenako patiora iristean, denon artean “11 Pausu” abestia dantzatuko dugu. KUKAI dantza konpainiak egindako koreografia erraz eta dibertigarri hori ikasteko bideo hau prestatu da.