2018(e)ko otsailaren 23(a), ostirala

Marie de Jongh antzerki konpainiak “Izar” lana arukeztuko du otsailaren 23an, ostirala


Eguna: otsaialk 23 (ostirala).
Ordua: 18:00.
Lekua: Niessen Kulturgunea.
Sarrera: 3 euros
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza: Jokin Oregi.
- Antzezleak: Anduriña Zurutuza, Javier Renobales, Ana Meabe eta Ana Martínez.
Izar, sei urte eskas dituen neskato hauskorra den arren, dagoeneko ospe handiko piano-jole bihurtzeko bidean da. Gurasoek ezarri dioten diziplina zorrotzari esker, neskatilaren trebezia maila gorenera iritsi da.
Izarrek ez du hazi nahi, pozarren bizi da bere haurtzaro distiratsuan. Baina Bizitzak, hain goraberatsu eta ezusteko izaki bihurriak, bestelako patua ekarri dio, ustegabeko labirinto emozionala. Handik aterako bada beste izar baten gidaritza beharko du; ez baina edonolako izarra, itsas-izarra baizik


2018(e)ko otsailaren 5(a), astelehena

IRAKURKETA HOBETZEKO EGITASMOA, IRAKURKETA PLANA



Euskadiko Irakurketa Plan berria aurkeztu du Cristina Uriartek,ikasleen irakurmena hobetzeko asmoz.

Testuak ondo eta zuzen ulertzeak eragin zuzena du ikasgai guztietan. 
Helburuak:
Irakasleei ikastetxean irakurketa plana diseinatzen laguntzea, ikasleekiko jarduera hobetzeko. Hau da, ikasleen irakurmena optimizatzea. Ikaslea izan dadila…:
  • Beharrezko duen informazioa ulertzeko eta eskuratzeko gai
  • Aisialdian, atsegina sortaraziko dion irakurketa-ohitura hartzeko gai
  • Ahozko zein idatzizko komunikazioa hobetzeko gai.
  • Lanerako ardatzak

IRAKURTZEN IKASI: Irakurtzeko gaitasuna lantzea da. 



IKASTEKO IRAKURRI: Ikasleei irakurle on izaten lagundu nahi die batez ere, informazioa eta deskubrimendua eskurago izateko, eta jakinduria gehiago hartzeko.

IRAKURZALETASUNA: Irakurtzeko ohitura kuriositatea pizteko bidea ere badenez, irakurtzeko zaletasuna hartzeko ez ezik, irakurketaren bidez jasotzen den jakintzaz gozatzeko ere balio du. 
Elkarri josita daudenez hiru multzoak, bat hobetzen bada gainerakoak ere hobetu egiten dira.
Hezkuntza komunitate guztiari ikasleen irakurmena hobetzeko proiektu honetan parte har dezan gonbidapena egiten dion gune bat ere bada Irakurgunea,
irakurle bikainak izan daitezen, eta gehiago eta hobeto irakurriz gozatzeaz gain, konpetentzia guztiak ere gara ditzaten. 

Blog honetan lotura zuzena izango duzue Irakurgunea web gunera.