2018(e)ko urtarrilaren 19(a), ostirala

Mariasun Landa Sarietara lanak aurkezteko epea urtarrilaren 31n amaituko da

2018ko edizioan, herrian Gerra Zibila eta oroimen historikoa berreskuratzeko martxan jarri den ikerketarekin bat eginez, 1936-1945 garaia bizi izan zuten emakumeen bizi esperientzietara mugatuko da Mariasun Landa Sarietara aurkezten diren idazlanen gaia. Urtarrilaren 31n bukatuko da lanak aurkezteko epea.
Errenteriako Berdintasunerako Azpisailak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, zortzigarren urtez antolatu ditu Mariasun Landa Sariak.
Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, etab.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi dira, eta horrela, herri-kronika osatu.
2018ko edizioan, herrian Gerra Zibila eta oroimen historikoa berreskuratzeko martxan jarri den ikerketarekin bat egin nahi izan du, eta beraz, 1936-1945 garaia bizi izan zuten emakumeen bizi esperientzietara mugatuko da. Lehiaketaren oinarriak ikusteko egin klik hemen.
Lehiaketa honen bidez bi sari emango dituzte:
  • Emakumezkoen begirada, lanik onena: 450€ (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da).
  • Emakumezkoei begirada, lanik onena: 450 € (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da).
Bi idazlan irabazleak, gainera, 2018ko Oarso aldizkarian argitaratuko dira eta gure inguruko hedabide orokorretan argitaratu ditzaten ahalegina egingo du udalak. Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.
Lanak Errenteriako udaletxera (Erregistrora) helarazi beharko dira 2018ko urtarrilaren 31 bitartean.
Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak zortzigarren urtez antolatzen diren Mariasun Landa Sarietara gonbidatu ditu herritar guztiak, emakumezkoei deialdi berezia eginez.

2018(e)ko urtarrilaren 17(a), asteazkena

OFIZIOEN MUSIKALA EKARRIKO DU OARSOIRRIAK TALDEAK INAUTERIETARA

Oarsorriak taldeak, inauterietarako herritarrek hautatu duten gaiarekin bat eginez,  OarsoIrriak Ofizioen Musikala ekimena antolatu du eta bertan parte hartzeko gobitea luzatu nahi diete errenteriar guztiei.  Otsailaren 10ean izango da hori.
Honen arabera, familiek musikaz beteriko ibilbide batean parte hartzeko aukera izango dute. Ibilbidean zehar geldialdiak egingo dituzte eta taldeka koreografiak dantzatuko dituzte. Gainera, dantza kolektibo berezi bat ere egongo da eta herriko txikienetatik handienetara gorputza elkarrekin astintzeko aukera izango dute.
Ondorengo egitaraua proposatu dute:
  • 12:00etan: Familien kalejiraren irteera Merkatuzarreko plazatik abiatuta. Ibilbidean zehar musika eta dantza izango da. Merkatuzar Plaza, Foru Plaza (geldialdia), Biteri (geldialdia), Xabier Olaskoaga Plaza (geldialdia), Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza (geldialdia), Maria Lezo, Madalen kalea, Herriko plaza (geldialdia) Zumardia (geldialdia).
  • 13:00etan: Dantza kolektiboa Zumardian
Dantza kolektiboa ikasteko entseguak, urtarrilaren 28an eta otsailaren 3an izango dira, 17:00etan, Merkatuzarren. Bideo bat ere grabatu dute, interesdunek etxean ere dantza ikasten joateko aukera izan dezaten.
Antolatzaileek, “OarsoIrriak Ofizioen Musikala ekintza koloretsuan” parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herritar guztiak.
Informazio gehiagorako oarsoirriak@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

HAUR ALDIZKARIAK: GOMENDIOA


HAURREI ZUZENDUTAKO ALDIZKARIAK 


Haur eta Gazteei zuzendutako aldikariak: gaur egungo aukera Informazio gehiago: