2012(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena

KOADRO BAT IPUIN ANITZ

JOAN MIRO (ARLEKINEKO INAUTERIA)           

Proiektu honek, ikastetxe osoa lan baten inguruan elkarrekin aritzea ahalbideratzen du. Ekintza hau egiten dugun zazpigarren urtea da.
Proiektu honek bi helburu jakin ditu :
ü      Eskola guztia, idazketaren eta espresio artistikoaren inguruan aritzea.
ü      Testu-hobekuntzarako berrikuste irizpideak bateratzea.
Gela bakoitzak koadroaren jatorrizko kopia bat izango du. Hori gordeta egongo da aurkezpena egin arte. Koadroaren aurkezpena egiteko estrategia desberdinak erabiliko dira ikasleen adina kontuan hartuta.
Koadroa oinarria izanda eta teknika desberdinak erabiliaz, dimentsio desberdinetako artelanak egingo dira.
Bestalde, artelana ipuin desberdinak sortzeko euskarri bilakatuko da. Egindako lan guztia Koldo Mitxelena Egunean ikus ahal izango duzue.
http://pintura.aut.org/