2011(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

KOADRO BAT IPUIN ANITZ











Ikasturte honetan ere, "KOADRO BAT IPUIN ANITZ" proiektua martxan jarri dugu. Aukeratuko margolaria FRIDA KAHLO eta artelananak "EL CAMIÓN" du izena.
Ikastetxe guztia, lan baten inguruan elkarrekin aritzea da asmoa. Seigarren urtea da ekintza hau egiten dugula.
Urrats hauek jarraitzen ditugu.

* Koadro batetik abiatuz, ipuin eta artelanak ekoiztea, aurretik, maila bakoitzean jarraibideak zehaztuko direlarik. Ziklo guztiei batera, proiektuaren berri emango zaie. Justifikazioa, helburuak, koadroa azaltzeko modua, iazko lanaren emaitzak, testuak hobetzeko proposamenak eta aurtengo margolariaren zenbait informazio.

* Mailaz maila, erabakiko da, idazlanerako zein irizpide hartuko dira kontuan ( ipuinaren ezaugarriak, ipuinak hobetzeko proposamenak).

* Artista kontuan izanik, erabakiko da biografia, edo eta garaiko beste aspektu batzuk landuko diren.

* Arte lanei dagokionez, erabakiko da zein teknika edo bertsio egin nahi den maila bakoitzean.

* Erakusketa, ekainaren 4an izango da.
http://www.fridakahlofans.com/indexspanish.html