2011(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

CALCUTA ONDOAN

Urriaren 14an, arratsaldeko hiruretan, 3. mailakook haurren eskubideen eta arduren inguruan zer dakigun ikusteko eta gehiago ikasteko aukera paregabea izan genuen.
“Calcuta ondoan” elkartekoak izan genituen bisitan eta Indiako umeen egoeraren berri eman ziguten besteak beste. Haurren eskubideak eta ardurak zeintzuk diren birpasatu genuen eta munduan guztiak betetzen diren edo ez egiaztatu ahal izan genuen.
Bestalde, marrazki eta ipuin lehiaketa batean parte hartzera gonbidatu gintuzten. Eta parte hartzeagatik bakarrik, Indian lehiaketa berean parte hartu duen haur batek egindako marrazkia jasoko dugula kontatu ziguten.
Gauza asko ikasi genituen, sentsazio ugari izan genituen eta oso ondo pasa genuen.
Hona hemen argazki batzuk:

Calcuta Ondoan GGKE, Gipuzkoan 1999. urtean sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da.
Calcuta Ondoanen XEDEA laguntza humanitarioa ematea eta garapenerako proiektuak sustatzea da, Indiako pertsona eta taldeen sustapen integralerako, beti ere gizakiaren eta herriaren nortasuna eta erlijioa errespetatuz eta giza eskubideak eta genero ekitatea bermatuz.
Gure ingurune hurbilean bazterketa, injustizia eta Hegoaldeko herrialdeen pobretze egoeraren zergatien, ondorioen eta erantzunkidetasunaren inguruko kontzientzia konprometitua eta kritikoa sustatzen dugu.
Era berean, ikuspegi positibo batetik habiatuz, solidaritatea, kultur arteko aniztasunaren aberastasuna eta desberdinarekiko errespetua indartzen ditugu.


“AHOTS TXIKIAK, ALDAKETA HANDIAK” BIGARREN LEHIAKETA
Dagoeneko abian duzue “Ahots txikiak, aldaketa handiak” ipuin eta marrazkien bigarren lehiaketa; horren bidez aukera eman nahi diegu 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei haurren eskubideen eta genero-ekitatearen inguruan dituzten kezkak, interesak eta nahiak ager ditzaten.
Bigarren lehiaketan honetan ere Indiako neska-mutilek parte hartuko dute, aurrekoan egin zuten bezalaxe.


Kontaidazu ipuin bat" kanpaina berria martxan da



Oarsoaldeko Euskara Batzordeak aurten ere abian jarri du Kontaidazu ipuin bat ekimena. Ekimenaren helburua gurasoak, aiton-amonak, osaba-izebak… haurrei ipuinak euskaraz kontatzera animatzea da, baita ipuin bildumatxo bat osatzea ere, gero familiei helarazteko.
Egitasmo honetan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 30a izango dute ipuinak entregatzeko azken eguna. Ipuinak euskaraz kontatu behar dira eta sei urtetik beherako haurrentzako moduko hizkeran prestatu behar dira. Parte hartzaile bakoitzak nahi adina ipuin konta eta bidal ditzake eta ahozkoak (grabatuta aurkeztu behar dira) nahiz idatzizkoak izan daitezke.
Aurkezten diren ipuinen artean hamar onenak aukeratu eta grabatuko dira. Jarraian Oarsoarrak.net webguneko Kontaidazu ipuin bat atalean zintzilikatuko dira bai audioak bai idatzizko bertsioak.