2011(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

LIBURUTEGIAN ANTZERKIA




Gu 6. mailako 5 neskak gara, Maialen, Nola, Naira, Iria eta Enara. Jangelako orduan txikientzako antzerki bat prestatu dugu liburutegian Ignacioren laguntzari esker. Euskararen eta liburuaren eguna kontutan hartuta antzerki bat egin genuen Olibeteko eta Koldo Mitxelenako ume txikientzako (HH, 1. eta 2. mailakoentzako).

Antzerkia fabula bezalako historio bat zen umeak ulertzeko irakurtzea oso ona dela. Antzat hartura asko gustatu zitzaien antzerkia eta antzerkiko marrazki batzuk egin ziren beraiek margotzeko.

Umeek esan ziguten irakurtzea asko gustatzen zitzaiela eta liluraturik gelditu zirela liburuei buruzko antzerkia egiterakoan.

Guei asko gustatu zitzaigun antzerki hau egitea, nahiz eta lan gogorra eman digu antzerkiak.

2011(e)ko apirilaren 14(a), osteguna

IRAKURLEAREN KLUBA

Euskarako astearen barruan ikasturte honetan egiten dugun 2. “Irakurlearen klubaren berri” eman nahi dizuegu. Gogoratuko duzuen bezala ekintza honek bi helburu izango lituzke, alde batetik Ikasleen arteko irakurmenaren zaletasuna bultzatzea eta bestetik liburuen kritikak sortzea.

Gelako ateetan ikusgai dauden iragarkietatik (liburuaren azala, laburpena, non eta noiz izango da irakurmena) ikasle bakoitzak titulu bat aukeratu beharko du gero liburu hori entzun ahal izateko.

Liburuen kritiken ezaugarriak kontuan hartuz, bakoitzak entzun duen liburutik gomendioa sortu du, pasilloan kokatutako oholetan itsatsiko dugu irakurlegoek kontuan izan dezaten.

Oraingoan ere oso arrakastatsua izan da emanaldia.

2011(e)ko apirilaren 12(a), asteartea

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Haur Liburuaren Nazioarteko eguna Urtero bezala, apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu osoan eta Koldo Mitxelenako ikasle eta irakasleook bat egin zuten ospakizunarekin. Hans Christian Andersen-en jaiotzaren urteurrena ospatuz egiten da Urte bakoitzean herrialde ezberdin bat kartela eta mezua prestatzeko arduradunada. Aurten, 2011. Urtean, Estoniako Juri Mildeberg-ek ilustratutu du kartela eta Aino Pervik idazleak idatzi du mezua.

Haur Liburuaren Eguna eta, aurten, apirilaren 2a larunbata denez, gure Ikastetxean aste honetan zehar Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzearekin bat hainbat ekintza antolatu dugu. Hauen artean irakurlearen kluba, euskarako astea, korrika, antzerkia liburutegian...

SMS Lehiaketaren sari-ematea 2011

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek urteak daramatzate gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak bultzatzen eta gauzatzen, Hitzarmengintza-Eskolatik Kalera, Kuadrillategi eta Lanbide Heziketaren euskalduntzean eragiten besteak beste. Horiek egitearekin batera, gazteak euskararen garrantziaz jabearazteko, irrati bidezko mezuak igortzen dituzte eta azken bost urte hauetan SMS lehiaketa ere antolatu dute. Aurtengo gaia, gustuko pertsona kontzertura, zinemara… gonbidatzeko mezua izan da. Ander Pozak esan zuenez, Oarsoaldea Garapen Agentziako Lehendakariak, Oarsoaldeko V. SMS lehiaketan Euskal Herri osoko DBH-3 eta 4ko eta Batxilerreko 1. eta 2. mailako gazteek hartu ahal izan dute parte aurten ere. Lehiaketak harrera oso ona izan du, izan ere 330 mezu hartu dituzte esaldiak proposatuz.


Esaldi horien guztien artetik, 42 aurre hautatu dituzte eskualdeko euskara teknikariek eta 42 horien artetik 6 onenak, tartean irabazlea, hautatu dituzte eskualdeko ikastetxeetako DBH-4ko gelek. Sari ematearen ekitaldira, Oarsoaldearen Lehendakariaz gain, Haritz Salaberria (Lezoko alkatea), Maite Peña (Errenteriako zinegotzia), Jabi Elizasu (Oiartzungo zinegotzia), nork euskara sustatzearen beharra azpimarratu zuen hau delako euskaldun egiten gaituena, eta lehiaketaren sei finalistak bertaratu ziren. SMS lehiaketara bidalitako 6 esaldi onenak eta euren egileak hurrengo hauek dira:


Zu,Ni, peli ta palomitk, mm! Bai? (Zu, ni, pelia eta palomitak, mm! Bai?): Idoia Aranburu (Pasaia-Lezo Lizeoa) Ne 2ztzk momnt oena mang zenik? (Nire bizitzako momenturik onena emango zenidake?): Amaia Ostolaiz (Haurtzaro ikastola) Wpo! Prst jstatzko? 6tn txokun! (Guapo! Prest jostatzeko? 6etan txokoan!): Uxue Agirre (Haurtzaro ikastola) Hir agndn tktxorn bt nirtzt? (Hire agendan tokitxoren bat niretzat?): Jara Garcia (Haurtzaro ikastola) Elkr gytzn z ilrga t 3rok gaur (Elkar gaitezen zu ilargia eta hirurok gaur): Estibaliz Valencia (Pasaia-Lezo Lizeoa) Nrbtn konpnia ber bazu gaur… (Norbaiten konpainia behar baduzu gaur…): Iker Esnaola (Koldo Mitxelena institutua)


Haritz Salabarriak eman zion saria Idoia Aranburu irabazleari, berak aukeratutako eskualdeko saltokietan erosketa egiteko 300 euroko txartela. Bost finalistei berriz, kuadrillategiko bost gaztek eman zieten saria, euskarazko diska eta liburuak erosteko 50 euroko txartel bana eman zitzaien.

2011(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

MIKEL VALVERDE GURE ESKOLAN



Apirilaren 1ean Mikel Valverde 5. eta 6. mailakoekin etorri zen gure eskolan. 6. mailakoek "Rita y los ladrones de tumbas" eta 5. mailakoek "Un perro llamado Danel" irakurri zuten. Mikelen lana oso gogorra da , liburuak idatzi eta ilustratu egiten baitu. Gauza asko kontatu zigun bere bizitzari buruz eta liburuari buruz. Gainera marrazkiak egin zituen eta idazteko zekretotxo batzuk kontatu zizkigun.Mikel Valverde oso jator erantzun zituen galderak, eta maitagarri egon zen jende guztiarekin.