2010(e)ko abenduaren 10(a), ostirala

IRAKURLEAREN KLUBA



Euskarako astearen barruan egiten dugun ekintza da. Ekintza honek bi helburu izango lituzke, alde batetik Ikasleen arteko irakurmenaren zaletasuna bultzatzea eta bestetik liburuen kritikak sortzea.

Gelako ateetan ikusgai dauden iragarkietatik (liburuaren azala, laburpena, non eta noiz izango da irakurmena) ikasle bakoitzak titulu bat aukeratu beharko du gero liburu hori entzun ahal izateko.

Liburuen kritiken ezaugarriak kontuan hartuz, bakoitzak entzun duen liburutik gomendioa sortu du, pasilloan kokatutako oholetan itsatsiko dugu irakurlegoek kontuan izan dezaten.