2012(e)ko martxoaren 22(a), osteguna

MADDALEN SARIAK 2012

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Errenterian bizitzea edota Errenterian Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan edo Lanbide Eskolan aritzea. Euskaraz idatzitako lanak izatea. Aurkeztutako lanak jatorrizkoak eta argitara eman gabekoak izatea. Partaide bakoitzak lan bakarra aurkeztuko du, ordenagailuz idatzia, DIN A-4 neurrian eta lerroarte bikoitzean. Letra mota Arial edo antzekoa izango da, eta tamaina, 12. Poesia sailean, 1. mailakoek 24 lerro idatzi beharko dituzte; 2. mailakoek, 32; eta 3. mailakoek, 40 lerro. Bertsolaritza lehiaketatik kanpo geratuko da. Prosa sailean, gehienez 2 orrialde idatzi beharko dira.
EPAIMAHIA

Udalak epaimahaia izendatuko du eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da Literatura-lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriekin bat egitea dakar. Oinarri horietan aurreikusi ez diren gertaera guztiak epaimahaiak ebatziko ditu. Sariak eman gabe geratu ahal izango dira, aurkeztutako lanek ez badute eskatzen den kalitate-maila. http://gaztebulegoa.errenteria.net/eu/html/83/3038.shtml

2012(e)ko martxoaren 6(a), asteartea

EUSKARAZKO SMS LEHIAKETA 2012 ERRENTERIAN |


Kartela Oarsoaldeko Euskara Batzordeak gazteei zuzenduriko SMS lehiaketaren 6. edizioa jarri du abian.
PARTE HARTZAILEAK: 18 urtetik beherako Euskal Herriko ikasle guztiak.
GAIA: Zure gustuko abeslariak diskoan eskaintza bat idatziko dizula esango balizu, zer jartzea gustatuko litzaizuke?
Mezua euskaraz idatzi beharko dute (gehienez 30 karaktere edo joaldi).
NORA BIDALI: Zure esaldia 660 387 044 telefonora (mezuaren prezioa gutxi gorabehera 0,15 €) edo sms@oarsoaldea.net helbidera.
EPEA: Otsailaren 9tik martxoaren 9ra.
SARIA:
300 €ko erosketa txartela Oarsoaldeko dendetan gastatzeko.
http://www.oarsoarrak.net