2012(e)ko martxoaren 22(a), osteguna

MADDALEN SARIAK 2012

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Errenterian bizitzea edota Errenterian Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan edo Lanbide Eskolan aritzea. Euskaraz idatzitako lanak izatea. Aurkeztutako lanak jatorrizkoak eta argitara eman gabekoak izatea. Partaide bakoitzak lan bakarra aurkeztuko du, ordenagailuz idatzia, DIN A-4 neurrian eta lerroarte bikoitzean. Letra mota Arial edo antzekoa izango da, eta tamaina, 12. Poesia sailean, 1. mailakoek 24 lerro idatzi beharko dituzte; 2. mailakoek, 32; eta 3. mailakoek, 40 lerro. Bertsolaritza lehiaketatik kanpo geratuko da. Prosa sailean, gehienez 2 orrialde idatzi beharko dira.
EPAIMAHIA

Udalak epaimahaia izendatuko du eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da Literatura-lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriekin bat egitea dakar. Oinarri horietan aurreikusi ez diren gertaera guztiak epaimahaiak ebatziko ditu. Sariak eman gabe geratu ahal izango dira, aurkeztutako lanek ez badute eskatzen den kalitate-maila. http://gaztebulegoa.errenteria.net/eu/html/83/3038.shtml

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina