2017(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

XIV. KOLDO MITXELENA IKERKETA BEKA



Beka hau bi urtetik behin deitzen da, Koldo Mitxelena bizitza euskarari buruzko lan eta ikerketari eskaini zion filologo errenteriarrari.
Errenteriako udalak deitzen duen “Koldo Mitxelena” Ikerketa beharen XIV. edizioaren helburua da euskal kulturari buruzko ikerketa oro har, eta Errenteriako kultura eta gizartea, bereziki, sustatu eta bultzatzea.

Proiektua, ikerketa lana eta bestelako txostenak gutxienez euskaraz egin gehar dira.

Aurtengo edizioan Errenteriako hizkuntza-aniztasuna jarri nahi du langai.
Emango den bekaren diru zenbatekoa 20.000 euro izango da.

Beka norbanakoek zein horretarako osatutako lantaldeek eskatu ahal izango dute. Bigarren kasu horetan, Udalaren aurrean ordezkari izango den ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
Eskaerak eta gainerako agiriak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 16a arte egongo da zabalik.

Bekaren iraupean gehienez 20 hilabetekoa izango da, beka adjudikatzen den egunetik hasita.

2017(e)ko apirilaren 27(a), osteguna

ABIAN DIRA AURTENGO EDIZIOKO OARSO ALDIZKARIA PRESTATZEKO LANAK



Dagoeneko abian da Oarso aldizkariaren bigarren garaiko 52 zenbakia.
Aurreko urteetan bezala, Oarso aldizkariaren edizioa prestatzen ari gara, eta, ohi bezala, Madalenak baino egun batzuk lehenago argitaratuko da.
Aldizkarian parte hartu nahi baduzu, irakurri eranskin doan fitxategian jaso ditugun gomendioak.
Jatorrizko agiriak, beranduen, maiatzaren 2an aurkeztu behar dira.
Lanak euskaraz eta gaztelaniaz aurkez daitezke.
Aurkeztutako artikuluen gehiengoa gaztelaniaz dira, beraz, enfasi berezia egin nahi dugu euskaraz idaztera anima zaitezten.
Era berean, emakumeak bereziki animatu nahi zaituztegu idatz dezazuen, kolaboratzaileen artean kolektibo minoritarioa baitzarete.
Gaia: librea
Argibide gehiago behar izanez gero:
- 943 449610 – 943 44 96 26 telefono zenbakietara deitu edo,
oarso@errenteria.eus posta elektronikora mezua bidali
Agiriak non aurkeztu: Udal Artxiboan (Herriko Plaza, z/g) edo oarso@errenteria.eus posta elektronikoan.

ERESBILENTZAT IBILBIDEARI ELKAR SARIA

Eresbilek Ibilbideari elkar saria jasoko du bihar 1974tik 
euskal musika bildu, landu, gorde eta euskal gizartearen esku jartzen 
egindako lanagatik

Gaur, apirilak 27 egingo da Martin Ugalde kultur parkean elkar sariak emateko ekitaldia. Duela egun batzuk jakinarazi genuen bezala, Jakinen “XX. eta XXI. mendeetako euskal pentsamenduaren transmisioa” egitasmoak jasoko du Proiektuari elkar saria.
Ekitaldi berean, bigarren sari bat ere emango da: Ibilbideari elkar saria. Sari hori Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak jasoko du.
Eresbilek lan handia egin du urte luzez euskal musika bilatu eta jasotzen, gure ondare gisa gal ez dadin, eta garrantzi handiagoa duena, hurrengo belaunaldietara ere irits dadin. Musika ondarea ikertu, bildu, kontserbatu eta jakitera ematea du helburu, bereziki euskal konpositoreen lanak.
Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak musika ekoizpenak kontserbatzen ditu, euskarri guztietan - testuak, ikus-entzunezkoak edo ikonografikoak-. 2000 urteaz geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko partituren eta soinuzko grabazioen Lege Gordailuko kopia bat gordetzen du.
Hasieratik gordetzen ditu pertsona zein instituzioen fondoak, 170etik gora gaur egun, horietan aipagarrienak euskal konpositoreen fondoak izanik.
Horrez gain, zenbait datuk ematen digu Eresbilen lana eta ekarpenaren tamaina:
  • Partitura eskuidatziak. (17.000)
  • Inprimatutako partiturak. (54.000)
  • Monografiak (17.000)
  • Aldizkariak (1.270 tit.)
  • Soinuzko grabazioak (101.000)
  • Ikus-entzunezko dokumentuak (1.900)
  • Programen bildumak (1.172)
  • Kartelen bildumak (1.254)
  • Argazkiak (10.700)
  • Dokumentazioa (15.500)
Urteetan egindako lan hori da elkar Fundazioak, saritu, aitortu eta eskertu nahi duena. Balio handia du euskal kultura bildu eta transmititzeko egiten den lan orok, eta Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak euskal musikarekin egiten duenak ere halaxe du. 1974tik gaur arte etengabeko lanean aritzea, euskal musika gorde eta lantzea eta hori guztia euskal gizartearen esku jartzea garrantzi handikoa izan da, eta halaxe da gaur egun ere.
Lan hori dena egiteko, musikaren inguruko eragileekin elkarlanean ari da Eresbil, euskal musikan aktore diren musikari eta diskoetxeekin batera. Urteetako lan harremana du, adibidez, elkar-ekin urteak dira diskoetxeak argitaratutako diskoen kopiak haren esku uzten dituela. Eta horrela jarraituko du aurrerantzean ere, ekoizten duena Eresbilen esku utziz, kultur transmisioan ezinbesteko bidelaguna baita. Euskal kulturak, eta elkar-ek bereziki, eskertu behar dio Eresbili hainbat eta hainbat artxibo galdu berreskuratzea.
Egindako lan guztiagatik eta bide berari eutsiz, urte askotan lanean jarrai dezan erabaki du elkar Fundazioak 2017ko Ibilbideari elkar saria ematea Eresbil Musikaren Euskal Artxiboari.
elkar sariak emateko ekitaldia bihar ostegunez, Martin Ugalde kultur parkean, arratsaldeko 19:00etan egingo da.

ZORIONAK!!!

Hezkuntzaren alde hitza eskatzen dut/Pido la palabra por la educación

“Hezkuntzaren alde hitza eskatzen dut” goiburupean, herritarren partaidetzaren garrantzia nabarmentzeko, HMK Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak ordezkari politikoei exijitzen die Hezkuntzako Agenda 2030 betetzea.

Horretarako, apirilaren 24tik 29ra Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea (HAMA, SAME gaztelaniaz) ospatuko da 124 herrialde baino gehiagotan. Euskadin maiatzaren 2tik 5era izango da.
Gardentasuna, kontuak ematea eta herritarren partaidetza exijitzen ditugu, Garapen Iraunkorreko Helburuen 4. atalari dagokiona bete ahal izateko: “Guztientzat kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.”
ALBOAN Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren partaidea da. Nazioarteko koalizio bat gara eta 124 herrialdetan gaude. 2000. urtean sortu ginen, herritarrak sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko helburuarekin, hezkuntzarako eskubidearen bozeramaile eta aktibista gisa, eta ordezkari politikoengan eragina izateko xedearekin, hezkuntza jasotzeko eskubidearekin dituzten konpromisoak bete ditzaten.

Gaur egun, oraindik badaude 263 milioi haur, nerabe eta gazte hezkuntza eskuratu ezinik, askotariko arrazoiak direla-eta, hala nola krisialdien testuinguruetan edo urrutiko landa-eremuetan bizitzea, edota arraza, genero edo desgaitasunagatiko diskriminazioa jasotzea. Kopuru horri gehitu behar zaizkio alfabetatu gabeko 758 milioi pertsona heldu, horietatik bi heren emakumeak izanik. Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren aldetik, 2000. urtetik – Espainian, 2003tik- horien guztien beharrak eta eskaerak plazaratu nahi izan ditugu.
2017an, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea apirilaren 24tik 29ra ospatuko da 124 herrialdetan (maiatzaren 2tik 5era Euskadin), kaleko jarduera desberdinen bitartez, hezkuntzarako eskubidearen garrantziaz kontzientzia sortzeko asmoz. Oraingoan, HMK ez da mobilizatuko bakarrik Gobernuei exijitzeko neurriak, politikak eta beharrezko finantzaketak ezartzea, kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta bidezkoa bermatzeko helburuaz, baita modu argian egitea ere, hau da, herritarrekin hartutako konpromisoei buruzko kontuak emanez, eta herritarren partaidetzarako eremuak bermatuz.
“Hezkuntzaren alde hitza eskatzen dut” goiburupean, Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak ohartarazi nahi du herritarren partaidetza aktiboaren garrantziaz, bereziki haurrei eta hezkuntza komunitateei dagokienez, guztientzat kalitatezko hezkuntzarako eskubidea bete ahal izateko.
Hezkuntza, kontuak ematea eta herritarren partaidetza
2017. urtea oso urte kritikoa da Hezkuntza Agenda 2030 beteko dela bermatzeko; hurrengo 12 hilabeteetan, gobernuek GHIen betetze-maila neurtzeko adierazleak identifikatu beharko dituzte. HMK koalizioarentzat funtsezkoa da, GHI4 helburuarekin hartutako konpromisoa dela-eta, herritarren aurrean kontuak ematearen eta helburua betetzeko prozedura politikoetan argiak izatearen garrantziaz ohartaraztea. Kanpainaren eskaerak administrazio publikoei eta ordezkari politikoei bideratzen zaizkie, maila guztietan -estatu-, autonomia- eta toki- mailetan, eta modu honetan zehazten dira:
Bide-orri argia eta sinesgarria egiteari lehentasuna ematea, Hezkuntza Agenda 2030 inplementatzeko asmotan, GHI4 helburua hain zuzen, aurrerapenak neurtuz eta beharrezkoak diren erakundeak sortuz.

Prozesu horietan, herritarren aurrean gardentasuna erabiltzea eta kontuak ematea, baita herritarren partaidetza bultzatzea ere.
Beharrezko finantzaketa bermatzea Agenda 2030 osoa ziurtatzeko, maila nazionalean zein nazioartekoan, hezkuntzarako gastu publikoa gehituz eta Garapenerako Laguntza Ofiziala erabiliz (krisialdia baino lehenagoko bidera itzulita) hurrenez hurren.

Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea: eskatu hitza hezkuntzaren alde!
Horregatik guztiagatik, apirilaren 24tik 29ra, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea (HAMA) ospatuko da. Euskadin, maiatzaren 2tik 5era.
Ikasturtean zehar, ikastetxe eta hezkuntza ez formaleko talde asko, 150 baino gehiago, lanean aritu dira Hezkuntza Agenda 2030 delakoaren inguruan unitate didaktikoak sortzeko. Jarduera horretan, Gobernuek kontuak ematearen nahiz prozesu horietan herritarrek parte hartzearen garrantzia ere landu dute. Horretan jardun dutenek, hain zuzen, eramango dituzte kalera erreibindikazio-ekintzak, hatz erakuslearen irudien bidez hitza eskatzen dutela adieraziz, baita Agenda 2030/GHI4 betetzeko eskaerak/iritziak biltzen dituzten pankartak eramanez ere.
2016an, HMK koalizioak 200 ikastetxe inguru, 1.700 irakasle eta hezitzaile eta 27.000 haur baino gehiago mobilizatu zituen: ikasturtean zehar, unitate didaktikoak landu zituzten, 30 ekitaldi antolatu ziren Espainiako 28 hiritan eta 20.000 pertsona inguru bildu zituzten HAMA ospatu zenean.
Modu askotan egin daiteke bat HAMArekin. Proposamenak www.cme-espana.org webgunean argitaratuko dira, gero eta pertsona gehiagok parte har dezaten, guztientzat kalitatezko hezkuntza lortzea helburutzat duen proiektu honetan. Sare sozialetan, sortuko diren ekintzen berri eskainiko da, hashtag hauekin: #PorLaEducación y #SAME2017.

2015ean, 196 estatuk Garapen Iraunkorreko Helburuak sinatu zituzten, hau da, 17 helburu integratu, zatiezin eta unibertsal, nazioarteko ekintza plana osatzen dutenak eta 2030rako bete behar direnak. 2015ean ere Hezkuntza Agenda 2030 jaio zen, bai Inchoeneko Deklarazioa bai Garapen Iraunkorreko 4. Helburua (GHI4) biltzen dituen ekintzarako eremua, hain zuen: “Guztientzat kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.”


Bajo el lema “Pido la palabra por la educación”, como reflejo de la importancia de la participación de la ciudadanía, la Campaña Mundial por la Educación (CME) exige a los representantes políticos el cumplimiento de la Agenda de Educación 2030. 
Para ello, el 24 y 29 de abril se celebra en más de 124 países la Semana de Acción Mundial por la Educación (SAME). En Euskadi se celebra del 2 al 5 de mayo.
Exigimos transparencia, rendición de cuentas y participación ciudadana en el cumplimiento del ODS4: “garantizar una educación de calidad, inclusiva y equitativa, y promover las oportunidades de aprendizaje durante toda la vida para todos y todas”. 
ALBOAN es parte de la Campaña Mundial por la Educación (CME), una coalición internacional formada por ONG, sindicatos del entorno educativo, centros escolares y movimientos sociales de muy diverso signo que nos movilizamos para reclamar el cumplimiento íntegro de los compromisos internacionales firmados por los Estados para garantizar el acceso a una educación de calidad para todas las personas del mundo.

En la actualidad sigue habiendo 263 millones de niños y niñas, jóvenes y adolescentes sin acceso a la educación, debido a distintas causas como vivir en contextos de crisis o en zonas rurales remotas; la falta de recursos, infraestructuras adecuadas o de personal docente cualificado; o la discriminación por motivos de raza, género o discapacidad. A esta cifra hay que añadir a los 758 millones de personas adultas analfabetas, dos tercios de ellas mujeres. Desde la Campaña Mundial por la Educación llevamos desde el año 2000 –2003 en España– sirviendo de altavoz de las demandas y necesidades de todos ellos.
En 2015, 196 Estados firmaron los Objetivos de Desarrollo Sostenible, que constituyen un plan de acción mundial formado por un conjunto de 17 objetivos de carácter integrado, indivisible y universal que deberán alcanzarse en 2030. En ese mismo año nace la Agenda de Educación 2030, marco de acción que incluye tanto la Declaración de Incheon como el Objetivo de Desarrollo Sostenible 4 (ODS4): “Garantizar una educación inclusiva, equitativa y de calidad, y promover oportunidades de aprendizaje durante toda la vida para todos”.
La Semana de Acción Mundial por la Educación se celebra este 2017 del 24 al 29 de abril en 124 países (del 2 al 5 de mayo en Euskadi), a través de diferentes actividades de calle orientadas a crear conciencia sobre la importancia del derecho a la educación. En esta ocasión, la CME no sólo se moviliza para exigir a los Gobiernos que adopten las medidas, políticas y financiación necesarias para garantizar una educación de calidad, inclusiva y equitativa, sino para que lo hagan de forma transparente, rindiendo cuentas de sus compromisos ante la ciudadanía y asegurando espacios de participación de la sociedad civil.
Bajo el lema “Pido la palabra por la educación”, la Campaña Mundial por la Educación llama la atención sobre la importancia de la participación activa de la ciudadanía, en especial de las comunidades educativas, niños y niñas, a la hora de garantizar el cumplimiento del derecho a una educación de calidad para todos y todas.
Educación, rendición de cuentas y participación ciudadana
2017 es un año crítico de cara a garantizar el cumplimiento de la Agenda de Educación 2030; en los próximos 12 meses los Gobiernos deberán definir los indicadores que van a servir para medir el cumplimiento de los ODS. Para la CME es fundamental llamar la atención sobre la importancia de que rindan cuentas ante la ciudadanía en relación al compromiso adquirido en el ODS4, y de que sean transparentes en los procesos políticos necesarios para cumplirlo. Las peticiones de la Campaña van dirigidas a las administraciones públicas y representantes políticos a todos los niveles –estatal, autonómico y local– y se concretan en que:
Se priorice la elaboración de una hoja de ruta clara y creíble para la implementación de la Agenda de Educación 2030 y concretamente del ODS4, midiendo sus avances y creando los organismos necesarios para su consecución.
Se garantice la transparencia y la rendición de cuentas ante la ciudadanía en estos procesos, y que se promueva la participación ciudadana en los mismos. 
Se garantice la financiación necesaria para financiar la totalidad de la Agenda 2030, tanto a nivel internacional a través de la AOD (volviendo a la senda previa a la crisis) como nacional, a través del incremento del gasto público en educación.
Semana de Acción Mundial por la Educación, ¡pide la palabra por la educación!
Por todo ello, del 24 al 29 de abril se celebrará la Semana de Acción Mundial por la Educación (SAME). En el caso de Euskadi, del 2 al 5 de mayo. En España, habrá actos de movilización en más de 28 ciudades, donde se prevé la participación de más de 10.000 personas, entre estudiantes, docentes y activistas.
Durante todo el año más de 150 centros educativos y grupos de educación no formal han estado trabajando unidades didácticas en torno a la Agenda 2030 de Educación y la importancia tanto de la rendición de cuentas de los Gobiernos como de la participación ciudadana en el desarrollo de estos procesos. Serán ellos mismos los que llevarán a cabo los actos de reivindicación en la calle, llevando la figura de una mano con el índice levantado para pedir la palabra por la educación así como pancartas con lemas que recojan sus peticiones/opiniones relativas al cumplimiento de la Agenda 2030 de Educación/ODS4.
En 2016 la CME movilizó en España a unos 200 centros escolares, 1.700 docentes y educadores y más de 27.000 niños, niñas y jóvenes, que trabajaron las unidades didácticas a lo largo de todo el curso; y se celebraron 30 actos en 28 ciudades españolas, que consiguieron reunir a más de 12.000 personas, durante la SAME.
Hay muchas formas de sumarse a la SAME. En la página www.cme-espana.org se publicarán las diferentes propuestas para que el mayor número de personas se sumen a este proyecto de apoyar una educación de calidad para todos y todas. En redes sociales, se difundirán las diferentes acciones bajo los hashtags #PorLaEducación y #SAME2017.

2017(e)ko apirilaren 3(a), astelehena

LITERATUR SOLASALDIA

 “Hodeien adorea”


Data: APIRILAK 3

Ordua:  19:00

Lekua: Xenpelar Etxea

 “Mi cuerpo también”

Data: APIRILAK 4

Ordua:  19:00

Lekua: Xenpelar Etxea





Antolatzailea

Udal Liburutegia