2017(e)ko apirilaren 27(a), osteguna

ABIAN DIRA AURTENGO EDIZIOKO OARSO ALDIZKARIA PRESTATZEKO LANAK



Dagoeneko abian da Oarso aldizkariaren bigarren garaiko 52 zenbakia.
Aurreko urteetan bezala, Oarso aldizkariaren edizioa prestatzen ari gara, eta, ohi bezala, Madalenak baino egun batzuk lehenago argitaratuko da.
Aldizkarian parte hartu nahi baduzu, irakurri eranskin doan fitxategian jaso ditugun gomendioak.
Jatorrizko agiriak, beranduen, maiatzaren 2an aurkeztu behar dira.
Lanak euskaraz eta gaztelaniaz aurkez daitezke.
Aurkeztutako artikuluen gehiengoa gaztelaniaz dira, beraz, enfasi berezia egin nahi dugu euskaraz idaztera anima zaitezten.
Era berean, emakumeak bereziki animatu nahi zaituztegu idatz dezazuen, kolaboratzaileen artean kolektibo minoritarioa baitzarete.
Gaia: librea
Argibide gehiago behar izanez gero:
- 943 449610 – 943 44 96 26 telefono zenbakietara deitu edo,
oarso@errenteria.eus posta elektronikora mezua bidali
Agiriak non aurkeztu: Udal Artxiboan (Herriko Plaza, z/g) edo oarso@errenteria.eus posta elektronikoan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina