2017(e)ko martxoaren 30(a), osteguna

Abian da BOOKTUBERBOOM lehiaketa, EAEko lehen booktuber lehiaketa


EAEko gaztetxoen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen BOOKTUBE fenomenoa baliatuz, BOOKTUBERBOOM egitasmoa sortu dugu EAEko Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak. Egitasmoaren barruan, BOOKTUBERBOOM LEHIAKETA, EAEko I. booktuber lehiaketa antolatu dugu; 2017an egingo da EAEko Liburutegi Sarearen bidez.




                                                       https://booktuberboom.wordpress.com/

Zer da booktubea?
Book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen dituen bideoa da. Hau da, Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa.

Dagoeneko, sare ikaragarriak sortu dituzte, bai nazioarte mailakoak, bai tokian tokikoak (hizkuntzaren arabera gehienetan). Hori guztia, azpi-kultura digital bat sorrarazten ari da: booktuber horiek, azken finean, euren esperientzia literarioak besteekin konpartitu nahi dituzten neska-mutilak baitira eta neurri horretan literatur kritikari berrien sare eta plataformak ari dira sortzen.

2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena

Axun Ertzibengoa eta Iñigo Legorburu, VII. Mariasun Landa Sarietan garaile


Axun Ertzibengoa Aizpiolea eta Iñigo Legorburu Arregi eskuratu dituzte VII. Mariasun Landa Sariak. Errenteriako Udalak Berdintasunerako Kontseiluaren babesean antolatutako sari horien helburua da jendarteko arlo anitzetan emakumeek Errenteriari egindako ekarpenen berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea.
Larunbat goizean Xenpelar etxean izan zen sari banaketa eta Oihane Yustos kazetariak bideratutako ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste, Julen Mendoza alkateak eta Mariasun Landa idazleak. Virginia Imaz, Oihulari Klown antzerki taldeko kideak eman zion amaiera ekitaldiari Clownclusioekin.
Emakumezkoen Begirada Lanik Onenaren Saria Axun Ertzibengoak eskuratu zuen “Arantxa Erriondo, euskararen hauspo” lanarekin.
Emakumezkoei Begirada Onena Saria, berriz, Iñigo Legorburuk eskuratu du “Kontxi Urkijo, esperantzaren mezularia” lanagatik.
Bi irabazleek 450€ jasoko dituzte, eta gainera, saritutako lanak 2017ko Oarso aldizkariak argitaratuko dira.

2017(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

GOGORATZEN NAUZUENETAN LIBURUAREN AURKEZPENA

Liburua Biteri eraikineko liburutegian duzue