2017(e)ko azaroaren 16(a), osteguna

HERRIEN ASTEA

Harresiak desegin eta harreman askatzaileak eraikitzeko


23. aldia du aurten Herrien Asteak. Harresiak desegin, harreman askatzaileak eraikileloarekin dator. Mikelazulo Kultur elkarteak antolatu du azaroaren 20tik 26ra, eta egitarau zabala prestatu dute egun horietarako. Egitarauaren berri emateko aldizkaria baliatu dute aurten, eta egitarauaz gain, zenbait kolaborazio bildu dituzte bertan, Melilla, Alemania, Lampedusa zein Errenteria-Oreretatik heldutako kolaborazioak, hain zuzen.

Egitaraua:
Azaroak 20: Ahalduntze tailerra, Labea antzerki eskolako kideentzat,  Xenpelar etxean; 19:00-21:00. Gorputz ariketen eta automasaia tekniken bidez norberaren indarra eta taldearena birrezagutzea du helburu. Ikastaroak erlaxazio eta mugimendu atalak ditu. (Bi pilota eta koltxoneta edo estalki bat eraman).
Azaroak 21: Ahalduntze tailerra, irekia, Xenpelar Etxean. 19:00-21:30. Gorputz ariketen eta automasaia tekniken bidez norberaren indarra eta taldearena birrezagutzea du helburu. Ikastaroak erlaxazio eta mugimendu atalak ditu. (Bi pilota eta koltxoneta edo estalki bat eraman).
Azaroak 22: Yoshi Hioki, ipuin kontalari japoniarra. Ipuin japoniarrak hitzez eta ixiltasunez osatutako irudiak dira. Bizitzaren alaitasuna eta tristura islatzen dute.
Mikelazulon, 11:00etan. Koldo Mitxelena ikastetxeko haurrentzat.
Arkaitza tabernan, 19:30ean.
Azaroak 23:  Estas guerras son muy nuestras, liburu aurkezpena, Mikelazulon, 19:30ean. Egileak: Gasteizko Taldea.
Azaroak 24: Linbo planeta, haurrentzako antzerkia, 18:00etan, Niessen aretoan. Dejabu Panpin Laborategia. Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerra hondamendiak? Errefuxiatu kanpamendu abandonatua? Nork daki. Galaxia honetako beste planeta bat?
Azaroak 24: Hunab Ku, dantza ikuskizuna, Kuadrilategi egitasmoko kideentzat.
Azaroak 25: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna. 20:30ean, Mikelazulon, kontzertua. Mounqup. Mounqup musikariak eskeiniko du kontzertua. Frantzian jaioa, Galizian hazi eta Ourenseko herri txiki batean bizi da. 15 urtekin musikan sartua, jazz, elektronika eta folk lotuz. “Björk galiziarra” gisa ezaguna da.
Azaroak 26: Dokumentala, El síndrome del vinagre, Mikelazulon. 19:00etan. Guatemala. Desgertutako senideen bila dabiltza…Bitartean milaka kilometrora Butoh-ren bidez emakume batek bere samina dantzan jartzen du. Lehen eta orain, emakume antolatuak, errautsak astintzen ari diren sumendiak.

2017ko EUSKADI LITERATURA SARIEN IRABAZLEAK

Hilabete dela jakinarazi zituzten 
sarituak, baina astelehenean egin zuten sariak banatzeko ekitaldia, Bilboko Azkuna zentroan eta hauexek, zazpi modalitateetan sarituak:

a) Euskarazko literatura: Asier SerranoLinbotarrak, olerki liburuagatik.
b) Gaztelaniazko literatura: Fernando AramburuPatria, azken berrogei urteotako euskal gizartea zehaztasun handiz irudikatzen duelako, erritmo arinez.
c) Euskarazko haur eta gazte literatura: Leire Bilbao, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk, aproposa gure umeentzat.
d) Euskarazko literatura itzulpena: Matias Mugica, François Villon Erdi Aroko poeta frantziarrak idatzitako moldeen parekideak bilatuz osatu du haren testuen itzulpena:"Testamentua", 7+6 silabako zortzi bertso-lerroko ahapaldietan, jatorrizkoaren errima berdin-berdina bilatu beharraz testua eta edukia larregi eraldatu gabe.Itzulpen hau bitxikeria handia izan da.
e) Literatura lanaren ilustrazioa: Mikel Valverde,  Javier Ruiz Taboadaren Versos de deportes liburuan, ilustrazio freskoak egiten ditu, umore ukitu handia eman eta testuaren irakurketa paraleloak eskaintzen dituzten eszena txikiak sortuta.
f) Euskarazko saiakera: Arantxa Urretabizkaia,Bidean IkasiaHondarribiko alardeari buruz, arazoa barrutik eta bere ondorio larri guztiekin ezagutu duenaren lekukotza eskaintzen du.

g) Gaztelaniazko saiakeraAnder Izagirre, Potosí  liburua, prosaren kalitateagatik eta literatura-baliabideen erabilera egokiagatik; baita aparteko aberastasunaren eta pobrezia izugarrienaren mekanismoak azaltzen diren moduagatik. Miseria erakusten bada, miseria hori sortzen duten mekanismoak erakutsi behar dira, nork irabazten duen zapalkuntza horrekin. Liburuan, indarkeria dago. Katearen amaieran meategian lan egitera sartzen den hamabi urteko neskato bat dago.

Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria jasoko du, eta 4.000 euro gehiago jasoko ditu lan saritua beste hizkuntza batean argitaratuz gero. Hauekin batera «Liburu Nabigatzaile» eskulturaren ale bana jaso dute.

2017(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

ELKAR ALDIZKARIAREN 49. ALEA



"Elkar" argitaletxeak argitaratzen duen 49. alea PDFan, 2017ko udazkenekoa, sarean dago jadanik.

Ale honetan dira, besteak beste:

HAURREN HEZIKETA EMOZIONALA LITERATURAREN BIDEZ Juan Carlos Alonso
EDUCAR SIN GRITAR, ALBA CASTELLVÍren liburua
EZAGUTZA LIBURUAK: EGIPTOMANIA, Emma Giulianena
Gazteak literaturara zaletzeko bideak
AUGE DEL MÉTODO PEDAGÓGICO MONTESSORI Ainara Gorostitzu, Teresa Sala
LEIRE BILBAO Gerraz eta heriotzaz, Pikondoaren baladan
KOMIKIAK, literaturzaletasunerako bide?
Euskara-ikasleentzako gramatika praktikoa
JÓVENES Y HÁBITOS DE LECTURA: SAGAS Xabier Etxaniz Erle
IZEN PROPIOAK: Miren Agur Meabe · Alba Castellví Jasone Osoro · Igor Leturia · Miel Anjel Elustondo · John Andueza

EL TEMPLO DE LAS MIL PUERTAS



El Templo de las Mil Puertas doako eta bi hilabetetik behin plazaratzen den gazte-literaturari buruzko aldizkaria da.

Aipamenak, elkarrizketak, erreportajeak eta liburuen berri ematen duena. Sarean dago aldizkariaren abuztuko alea, 59.a. Helbidea ziztatuz gero, irakurri ahal izango duzu:

http://www.eltemplodelasmilpuertas.com/

Edukiak

Libros que no leerás en español (al menos por ahora) Spellslinger
Entrevista a... Morgan Matson
¿Solo para adultos? Espérame en la última página
Reseñas por el mundo Atados a una estrella
Del papel a la pantalla Si decido quedarme
Autores de ayer Maurice Sendak
El reportero recomienda... Cielo abajo
Reseñas de novedades Selección de libros comentados