2015(e)ko urtarrilaren 16(a), ostirala

Elkar Fundazioak '7. Ipuin eta ilustrazio lehiaketa'-ren lanak aurkezteko epea ireki du.

  • Haur eta gazteei zuzenduta dago eta parte-hartzaileek ipuin bat ilustratu edo ilustrazio bat ipuin bilakatu beharko dute.

  •       Haurren eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzeko xedez urtero antolatzen duen ‘Ipuin eta ilustrazio lehikaeta’ aurkeztu du gaur Donostian Elkar Fundazioak. Zazpigarren edizio honetan, J.M. Olaizola ‘Txiliku’-k idatzitako ipuin labur bat eta Joseba Beramendik egindako ilustrazio bat dira oinarri. Parte-hartzaileek ipuina ilustratu beharko dute edo ilustrazioa ipuin bilakatu. Bi modalitate hauek haurren adinen arabera antolatu dira. Ipuina ilustratuko dutenen artean hiru maila daude: batetik Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko haurrak, eta bestetik Lehen Hezkuntzako 1. zein 2. mailakoak, bi kategoriatan banatuta. Bestalde, ipuina idazteko aukera Lehen Hezkuntzako 6. mailako haurrek eta DBH-ko maila guztietako gazteek izango dute. 
    Sariei dagokienez, ilustrazio modalitateko irabazleek Milan T2 Tableta bat, pintura-estutxe bat eta Elkar-eko opari txartel bat lortuko dute. Ipuinen arloko sariak BQ Edison tableta bat eta opari txartel bat dira. Lanak aurkezteko epea gaur ireki da eta apirilaren 15era arte iraungo du.
  • Bestalde, lehiaketaren arauek diote ilustrazioak A3 eta A4 formatodun orrian egin beharko direla eta margo mota eta teknika guztiak onartuko direla. Gainera, haur bakoitzak marrazki bakar bat aurkeztuko du. Ipuinei dagokienez, lan guztiak ordenagailuz idatzitakoak izan beharko dira orri bakar batean.