2011(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

SANTO TOMAS EGUNA

Gutxi gorabehera, XIX. mendearen erdialdean sortu zen Santo Tomas e-guneko ospakizuna. Maizterrak hirira joaten ziren beren lurren errenta ordain- tzera; hirira jaistean, berek landutako produktuak saldu, eta baserrietan ez zituzten beste produktu batzuk erosteko aprobetxatzen zuten. Gipuzkoan baserritarrak bere lurren jabeei beraien produktuak saltzen zieten dirua atera ahal izateko. Diru horrekin txerria erosi hazi eta hil egiten zuten txistorra egin ahal izateko bere lurren jabeentzat. Eta gero Gipuzkoa osoan zabaldu zen. Hortik sortu zen Santo Tomas azoka. Ohitura hori mantentzeko, gaur egun, a-benduaren 21a festa-eguna da Errenterian.
Gaur egun, gure ikastetxean ospatzen dugu festa hori.

2011(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

IRAKURLEEN KLUBA

Euskarako astearen barruan ikasturte honetan ere“Irakurleen kluba” egitasmoaren saio berri bat izan dugu.
Ekintza honek bi helburu izango lituzke, alde batetik Ikasleen arteko euskaraz idatzitako liburuen irakurmenaren zaletasuna bultzatzea eta bestetik liburuen inguruan kritikak sortzea.

Gelako ateetan ikusgai dauden iragarkietatik (liburuaren azala, laburpena, non eta noiz izango da irakurmena) ikasle bakoitzak titulu bat aukeratu beharko du gero liburu hori entzun ahal izateko.