2011(e)ko apirilaren 12(a), asteartea

SMS Lehiaketaren sari-ematea 2011

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek urteak daramatzate gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak bultzatzen eta gauzatzen, Hitzarmengintza-Eskolatik Kalera, Kuadrillategi eta Lanbide Heziketaren euskalduntzean eragiten besteak beste. Horiek egitearekin batera, gazteak euskararen garrantziaz jabearazteko, irrati bidezko mezuak igortzen dituzte eta azken bost urte hauetan SMS lehiaketa ere antolatu dute. Aurtengo gaia, gustuko pertsona kontzertura, zinemara… gonbidatzeko mezua izan da. Ander Pozak esan zuenez, Oarsoaldea Garapen Agentziako Lehendakariak, Oarsoaldeko V. SMS lehiaketan Euskal Herri osoko DBH-3 eta 4ko eta Batxilerreko 1. eta 2. mailako gazteek hartu ahal izan dute parte aurten ere. Lehiaketak harrera oso ona izan du, izan ere 330 mezu hartu dituzte esaldiak proposatuz.


Esaldi horien guztien artetik, 42 aurre hautatu dituzte eskualdeko euskara teknikariek eta 42 horien artetik 6 onenak, tartean irabazlea, hautatu dituzte eskualdeko ikastetxeetako DBH-4ko gelek. Sari ematearen ekitaldira, Oarsoaldearen Lehendakariaz gain, Haritz Salaberria (Lezoko alkatea), Maite Peña (Errenteriako zinegotzia), Jabi Elizasu (Oiartzungo zinegotzia), nork euskara sustatzearen beharra azpimarratu zuen hau delako euskaldun egiten gaituena, eta lehiaketaren sei finalistak bertaratu ziren. SMS lehiaketara bidalitako 6 esaldi onenak eta euren egileak hurrengo hauek dira:


Zu,Ni, peli ta palomitk, mm! Bai? (Zu, ni, pelia eta palomitak, mm! Bai?): Idoia Aranburu (Pasaia-Lezo Lizeoa) Ne 2ztzk momnt oena mang zenik? (Nire bizitzako momenturik onena emango zenidake?): Amaia Ostolaiz (Haurtzaro ikastola) Wpo! Prst jstatzko? 6tn txokun! (Guapo! Prest jostatzeko? 6etan txokoan!): Uxue Agirre (Haurtzaro ikastola) Hir agndn tktxorn bt nirtzt? (Hire agendan tokitxoren bat niretzat?): Jara Garcia (Haurtzaro ikastola) Elkr gytzn z ilrga t 3rok gaur (Elkar gaitezen zu ilargia eta hirurok gaur): Estibaliz Valencia (Pasaia-Lezo Lizeoa) Nrbtn konpnia ber bazu gaur… (Norbaiten konpainia behar baduzu gaur…): Iker Esnaola (Koldo Mitxelena institutua)


Haritz Salabarriak eman zion saria Idoia Aranburu irabazleari, berak aukeratutako eskualdeko saltokietan erosketa egiteko 300 euroko txartela. Bost finalistei berriz, kuadrillategiko bost gaztek eman zieten saria, euskarazko diska eta liburuak erosteko 50 euroko txartel bana eman zitzaien.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina