2011(e)ko apirilaren 14(a), osteguna

IRAKURLEAREN KLUBA

Euskarako astearen barruan ikasturte honetan egiten dugun 2. “Irakurlearen klubaren berri” eman nahi dizuegu. Gogoratuko duzuen bezala ekintza honek bi helburu izango lituzke, alde batetik Ikasleen arteko irakurmenaren zaletasuna bultzatzea eta bestetik liburuen kritikak sortzea.

Gelako ateetan ikusgai dauden iragarkietatik (liburuaren azala, laburpena, non eta noiz izango da irakurmena) ikasle bakoitzak titulu bat aukeratu beharko du gero liburu hori entzun ahal izateko.

Liburuen kritiken ezaugarriak kontuan hartuz, bakoitzak entzun duen liburutik gomendioa sortu du, pasilloan kokatutako oholetan itsatsiko dugu irakurlegoek kontuan izan dezaten.

Oraingoan ere oso arrakastatsua izan da emanaldia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina