Oarsorriak taldeak, inauterietarako herritarrek hautatu duten gaiarekin bat eginez, OarsoIrriak Ofizioen Musikala ekimena antolatu du eta bertan parte hartzeko gobitea luzatu nahi diete errenteriar guztiei. Otsailaren 10ean izango da hori.
Honen arabera, familiek musikaz beteriko ibilbide batean parte hartzeko aukera izango dute. Ibilbidean zehar geldialdiak egingo dituzte eta taldeka koreografiak dantzatuko dituzte. Gainera, dantza kolektibo berezi bat ere egongo da eta herriko txikienetatik handienetara gorputza elkarrekin astintzeko aukera izango dute.
Ondorengo egitaraua proposatu dute:
Dantza kolektiboa ikasteko entseguak, urtarrilaren 28an eta otsailaren 3an izango dira, 17:00etan, Merkatuzarren. Bideo bat ere grabatu dute, interesdunek etxean ere dantza ikasten joateko aukera izan dezaten.
Antolatzaileek, “OarsoIrriak Ofizioen Musikala ekintza koloretsuan” parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herritar guztiak.
Informazio gehiagorako oarsoirriak@gmail.com helbidera idatzi daiteke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina