2017(e)ko martxoaren 30(a), osteguna

Abian da BOOKTUBERBOOM lehiaketa, EAEko lehen booktuber lehiaketa


EAEko gaztetxoen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen BOOKTUBE fenomenoa baliatuz, BOOKTUBERBOOM egitasmoa sortu dugu EAEko Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak. Egitasmoaren barruan, BOOKTUBERBOOM LEHIAKETA, EAEko I. booktuber lehiaketa antolatu dugu; 2017an egingo da EAEko Liburutegi Sarearen bidez.




                                                       https://booktuberboom.wordpress.com/

Zer da booktubea?
Book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen dituen bideoa da. Hau da, Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa.

Dagoeneko, sare ikaragarriak sortu dituzte, bai nazioarte mailakoak, bai tokian tokikoak (hizkuntzaren arabera gehienetan). Hori guztia, azpi-kultura digital bat sorrarazten ari da: booktuber horiek, azken finean, euren esperientzia literarioak besteekin konpartitu nahi dituzten neska-mutilak baitira eta neurri horretan literatur kritikari berrien sare eta plataformak ari dira sortzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina