2011(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

SMS LEHIAKETA 2011


Oarsoaldeko Euskara Batzordeak gazteei zuzenduriko SMS lehiaketaren 5. edizioa jarri du abian. Aurten ere otsailetik martxora izango da eta aurrerantzean ere hala izango dela iragarri du.
Parte-hartzaileak: 18 urtetik beherako Euskal Herriko ikasle guztiak.
Gaia: Parte-hartzaileek, gustuko pertsona kontzertura, zinemara… gonbidatzeko mezua idatzi beharko dute euskaraz (gehienez 30 karaktere edo joaldi).
Nola bidali: Parte-hartzaileek nahi adina esaldi bidali ahal izango dituzte SMS, posta elektroniko edo http://www.oarsoarrak.net/-en bidez.
Nora bidali: Zure esaldia 660 387 044 telefonora (mezuaren prezioa gutxi gora-behera 0,15 €) edo sms@oarsoaldea.net -era.
Epea: Otsailaren 18tik martxoaren 18ra.
Saria: 300 €ko erosketa txartela Oarsoaldeko dendetan gastatzeko.
Epai-mahaia: Eskualdeko DBH-4ko ikasleek aukeratuko dute SMS / esaldi irabazlea.
Sari-ematea: Apirilaren 1ean egingo den prentsa agerraldian jakinaraziko da zein den SMS / esaldi irabazlea eta bertan egingo da sari-ematea.
Lerro hauen bidez, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditu Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako 18 urtetik beherako gazte guztiak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina